Cajasolen aurka jokatutako neurketan, hegaleko baskonistak bere 200. partidua (zifra guztiz magikoa) jokatu zuen Endesa Ligan.
Andres Nocioni Baskoniaren historia bizia da. Hegaleko argentinarrak jada 200 partiduak gainditu ditu Endesa Ligan, guztiak gure koloreen defentsan. Nocionik pasaden martxoak 23an, Cajasolen aurkako neurketan, lortu zuen zifra magiko hau eta 16 punturekin, 8 erreboterekin, asistentzia batekin eta 15ko balorazioarekin bukatu zuen partidua.
Orain dela 14 urte, 2000ko otsailak 6an, Unicajaren kantxan egin zuen debuta Chapuk. Orduan Julio Llamasek entrenatzen zuen Baskonia eta Espil, Garbajosa, Bennet, Esteller, Foirest edo Juanan Morales bezalako jokalariak zeuden taldean.
Hurrengo denboraldian Urrezko LEB-eko Manresan jokatu zuen utzita. Gasteizera bueltan, 3 denboraldiz Baskoniaren erreferente bihurtu zen. 2003-04 denboraldian NBA-ra joan zen. Estatu Batuetan 8 denboraldi jokatu zituen, Chicagon, Sacramenton eta Philadelphian hain zuzen.
2011-12 denboraldiaren erdialdera Laboral Kutxara itzuli zen bere bigarren etapa hasteko asmoz. Andres Nocionik Endesa Ligan jokatutako 200 partiduetan, bataz beste, hurrengo zenbaki izugarriak lortu ditu: 13,4 puntu, 5,4 errebote, 1,2 asistentzia eta 13,8 puntuko balorazioa.