Hegaleko greziarra Morabanc Andorraren aurkako norgehiagokan iritsi da zifra honetara.
2023ko udan Arabako hiriburura iritsi zenetik, Nikos bere talentua eta aldakortasuna erakusten joan da, taldearen barruan jokalari garrantzitsu gisa sendotuz. Morabanc Andorra eta Baskoniaren arteko lehian 100 partida bete ditu jokalari urdin-gorri gisa.
Greziarrak 45 neurketa jokatu ditu Endesa Ligan eta 55 Euroleaguen. Urtarrilaren 8ko Leyma Coruñaren aurkako garaipenean jardun zuen ondoen 20 puntu, 8 errebote eta 25-eko balorazioarekin.