Baskonia eta jokalari argentinarra adostasun batera heldu dira bere zerbitzuak gasteizko taldeari eskaintzeko denboraldi amaiera arte. Antolatzaileak 26 urte ditu eta 1,93 metroko altuera. Gasteizera heldu da San Antonio Spurs taldearekin bere ibilbidea amaitu ondoren.
Argentinan jaioa, Morón herrialdean, Liga Endesa ezagutzen du jada; izan ere, Movistar Estudiantes taldean jokatu zuen pasa den denboraldian. Jokalariak 20 partidu jokatu zituen eta 20 puntu, 3 errebote eta 4 asistentzia eman zituen bataz beste.
Bere azken ibilbide profesionalean, San Antonio Spurs talde amerikarrean, Laprovittolak 18 partidu jokatu ditu guztira aurtengo denboraldian. Baskoniako jokalari berriak, 3,3 puntu eta 1,6 asistentzia eman ditu bataz beste jokatu dituen 9,7 minututan.
Argentinarrak Atlético Lanús taldean hasi zuen bere jardunbidea, liga argentinarrean 2007-2008. denboraldian. Bertan 6 denboraldi eman ondoren, Flamengo talde brasildarrarekin sinatu zuen, Europara etorri baino lehen, Lietuvos Rytas-era hain zuzen ere.
Argentinarekin internazionala, Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. Bertan, 8,2 puntu, 2,2 errebote eta 2,7 asistentzia eman zituen batez beste. Taldeak zortzigarren postuan amaitu zuen.