Entrenatzaile kroaziarra, 2008ko ligako txapelduna, izango da Bitci Baskoniako entrenatzaile berria denboraldi honen amaierara arte.
Neven Spahija (Kroazia, 1962) Gasteizera itzuliko da Bitci Baskoniako entrenatzaile berria izateko. Entrenatzaile kroaziarrak hartuko du talde gasteiztarraren ardura kanpaina amaitu arte.
Spahija 2007-08 deboraldian zehar bere etxea izan zenera itzuliko da, 72 partida ofizial zuzendu zituelarik. Kanpaina horretan, talde gasteiztarrak bere bigarren acb Liga lortu zuen eta hirugarren superkopa gehitu zien bere beirateei, Final Four finalera iristea eta Errege Kopako finala lortzeaz gain.
EuroLeague eta Endesa ligan eskarmentu handia duen taldeko ezagun bat Gasteizera iritsiko da, NBAko Atlanta Hawks eta Memphis Grizzlies taldeetan teknikari laguntzaile gisa aritu eta Tel Aviveko Maccabi eta Shangai Sharks zuzendu ondoren.
Entrenatzaile berria gaur gauean helduko da Gasteizera eta bihar aurkeztuko dute Buesa Arenan 10:00etan Bitci Baskoniak astearte honetan Buesa Arenan (20:30ean) Estrella Rojaren aurka jokatuko duen partida zuzendu aurretik.