All-Star-eko asteburuan parte hartzeko hautatua izan da G-Leaguen jokatzen ari den Baskoniako harrobiko jokalaria
NBA-ko All Star batean debuta egingo duen baskoniako lehen jokalaria izango da NBA G League Ingite taldean jokatzen ari den Sidy Cissoko. Otsailaren 18-ko goizaldean (03:00) Jordan Rising Stars partidan parte hartuko duten 28 gazteen artean hautatua izan da Frantziarra.
Saski Baskoniako beheragoko mailetan hezia, Sidy Cissoko 20-21 denboraldian egin zuen profesionaletako jauzia EBA Ligan eta hurrengo urtean egin zuen debuta arabarren lehen taldearekin. Frantziarra, pasaden ekainaren 29-an joan zen utzita NBA-ko garagen ligako Ignite taldera.
Atzo eman zen jakitera Baskoniako jokalariak Jordan Rising Stars partidan parte hartuko duela. NBA-ko lehen eta bigarren urteko jokalariak ez ezik, G-Leagueko promesa gazteenetako batzuk ere parte hartuko dute neurketan. Guztira lau taldek jardungo dute eta hauen entrenatzaileak Pau Gasol, Joakim Noah, Deron Williams eta Jason Terry izango dira.
All-Starreko asteburuan debuta eginez, denboraldi honetako lan onaren saria jaso du Sidy Cissokok.