2016 CIBBak gaueko saskibaloia bezalako hainbat berrikuntza dakartza aurten. Gainera, CIBBaren eta Minibasket Kanpusaren bat-egitearekin adin tartea handitu da aurtengo edizioan.
1998tik 2007ra jaiotako gazteei dago zuzenduta 2016 Nazioarteko Baskonia Saskibaloi Kanpusa. 1998tik 2004ra jaiotako gazteak Basketean arituko dira eta 2005tik 2007ra jaiotakoak aldiz, Minibasketean. Kanpusa uztailak 3tik 17ra garatuko da goiz eta arratsaldez eta gazteek haien saskibaloia hobetzeko aukera izango dute gure goi mailako instalazioetan.
Zortzi edizio hauetan, Nazioarteko Kanpusa perfekzionamendu lanketan erreferente bihurtu da estatu mailan. Urtero, munduko bazter guztietako ehunka gaztek Baskonia modeloa aukeratzen dute haien saskibaloia hobetzeko.
Bataz beste gazteek egunero zortzi orduz egingo dute lan eta, horretarako, Buesa Arena eta BAKH bezalako goi mailako instalazioak izango dituzte eskuragarri. David Gilek zuzendutako lan metodoaren bitartez, gazteek haien teknika indibiduala hobetzeaz gain, jokoaren hainbat aspektu landuko dituzte. Kanpusean goi mailako hogei bat entrenatzailek, fisioterapeutek, koordinatzailek, pista zuzendarik eta monitorek egingo dute lan. Partaideentzat esperientzia ahaztezin bat sortzea izango da lan talde honen helburua.
Taktika indibiduala, partiduak eta gaueko saskibaloia
Gazteek teknika eta taktika zirkuitu progresiboak landuko dituzte goizean. Zirkuitu hauetan jokoan ematen diren egoera errealak azalduko dira eta, beraz, jokoaren kontzeptuak barneratzeko oso aktibitate lagungarria izango da gazteentzat. Arratsaldez, ikasitako fundamentuak talde jokoan islatuko dira. Gainera, 5×5 barne txapelketa bat burutuko da egunero.
1998tik 2004ra jaiotako gazteak Basketean arituko dira eta aurten, berrikuntza bezala, gaueko saskibaloian aritzeko aukera izango dute -3×3 Txapelketekin eta Shooting Drills modalitatearekin-.
Saskibaloi entrenamendu intentsiboez gain; hizkuntza kurtsoak, talde dinamikak, dokumental sesioak eta aisialdirako beste hainbat aktibitate garatuko dira Kanpusean.
Inskripzioak www.fundacion5mas11.org/CIBB webgunean egin daitezke. Gainera, urtarrilak 31a baino lehen, Laboral Kutxa Baskoniako abonatuek eta 5+11 Fundazioko jokalariek %5ko deskontua izango duten inskripzioan.