Baskoniak UCAM Murtziaren aurka jokatuko du asteazken honetan (20:30) Endesa Ligako bigarren jardunaldia.
Lugon garaipena lortu ondoren, talde gasteiztarrak Murtziara bidaiatuko du UCAM-en aurka etxeko txapelketako bigarren jardunaldia jokatzeko. Neurketa Murtziako Kirol Jauregian jokatuko da asteazken honetan (20:30). Endesa Ligako bigarren garaipena lortzeko borrokatuko duten bi taldeen arteko lehia.
9º UCAM Murtzia (Garaipen 1): Udan berritu den talde murtziarra zuzentzen jarraituko du seigarren denboraldiz Sito Alonsok. UCAM Mutzia berriaren parte dira zortzi aurpegi berri; Ludde Hakansonek eta Troy Caupainek izango dute jokoa antolatzeko eginkizuna. Murtziako taldeak Dylan Ennisekin, Howard Sant-Rossekin eta Rodions Kurucsekin indartu du bere kanpoko jokoa. Dustin Sleva, Simon Birgander eta Moussa Diagne dira barneko jokoa defendatuko duten jokalariak. Bi luzapenen ondoren, entrenatzaile madrildarrak zuzentzen duen taldeak 101 eta 104-ko markagailuarekin irabazi zion Coviran Granadari.
6º Baskonia (Garaipen 1): Rio Breogan mendean hartu ondoren, denboraldia garaipen batekin hasi zuen talde gasteiztarrak. Markus Howard izan zen neurketako jokalaririk nabarmenena eta lehen jardunaldia MVP-a bihurtu zen. Asteazken honetan, etxetik kanpoko erronka berri bati egin beharko diete aurre Joan Peñarroyaren gizonek.
Bi taldeek 48 aldiz neurtu dituzte indarrak eta horietatik 36tan atera dira garaile gasteiztarrak.