Zale urdin-gorriek erantzun bikaina eman dute Endesa Ligako lehen neurketarako. Oraindik sarrerak gelditzen dira IV. mailan.
Urriaren 5ean Moraban Andorraren aurka jokatuko den Opening Game ekitaldirako sarrerak agortu egin dira I, II eta III mailetan. Baskoniako zaleak gogotsu daude Endesa Ligaren estreinaldia Buesa Arenan bizitzeko. Entretenimenduz betetako arratsaldean, saskibaloia, musika eta ikuskizun desberdinak uztartu egingo dira. Oraindik ere sarrerak gelditzen dira IV. mailan.
Kontzertuak
Hiru emanaldi baieztatu dira ekitaldi handirako. Bertan, nazio eta nazioarte mailako artistez gozatuko dugu, eta milaka lagun zutik jarriko dira RVFV, Efecto Pasillo eta Mar Lucasekin.
Ikus-entzunezko Show-a
Baskoniak, nazioarteko saskibaloiaren munduaren barruan entretenitzeko epizentroetako baten bihurtu du berriro tenplu urdin-gorria. Ekitaldian, inoiz ikusi ez den Ikus-entzunezko Show batez gozatu ahal izango dute zaleek.
LED eskumuturrekoak
Hirugarren urtez jarraian, Zurbanoko pabiloiak distira egingo du maila goreneko argi ikuskizun batekin. Ekitaldira bertaratzen diren guztiek LED eskumuturrekoen belaunaldi berria eramango dute, Opening Game-ko ekintzetan lehen aldiz aktiboki jardunez.
Datorren urriaren 5ean Morabanc Andorraren aurka (18:00) milaka zale izango dira ekitaldi handiaz gozatzen eta oraindik salgai daude IV. mailako sarrerak, 18 €-tik aurrera haurrentzat eta 25 €-tik aurrera helduentzat.