Talde gasteiztarrak bi partida jokatuko ditu zaleen babesean aste honetan.
Europako txapelketan bi garaipen eta etxeko txapelketan beste garaipen bat lortu ondoren, Baskoniak bere hurrengo bi neurketei begiratzen die. Monako eta Baxi Manresa izango dira talde arabarren aurkariak Zurbanoko pabiloian. Ostiralean (20:30), Dusko Ivanovicen gizonek Monakoren bisita jasoko dute Turkish Airlines Euroleagueko hamaikagarren jardunaldian. Igandean (17:00), Baxi Manresa iritsiko da Buesa Arenara.
Real Madril eta Anadolu Efesen aurkako azken bi norgehiagokak galtzetik iritsiko dira gasteizera monakoarrak. Sasa Obradovicen gizonek baskoniaren balantze berdina dute (5 garaipen eta 4 porrot), sailkapeneko seigarren postuan kokaturik.
Endesa Ligako sailkapeneko seigarren postuan kokaturik, urdin-gorriek baino garaipen bat gehiago du Baxi Manresak. 14,4 puntu, 5,6 errebote eta 17,5-eko balorazioarekin, Devin Robinson da Manresako jokalaririk nabarmenena. Bi taldeek 93 aldiz neurtu dituzte indarrak eta horietatik 52tan, atera dira garaile arabarrak.