Azken denboraldi honetan kapitaina izan den jokalari lituaniarrak eta Zurbanoko entitateak beraien arteko erlazioa amaitu dute hiru denboraldiren ondoren.
Saski Baskoniak eta Rokas Giedraitisek beraien arteko erlazioa amaitu dute. Gasteizen pasatako hiru denboraldietan, Tauragè-ko hegalekoak 211 partida jokatu ditu, 114 Endesa Ligan eta 97 Turkish Airlines Euroleaguen.
Europako saskibaloi txapelketarik nagusienean, 10,4 puntu, 5,9 errebote eta 13.5-eko balorazioa lortu du Giedraitisek azken denboraldi honetan. Endesa Ligan, 10,8 puntu, 5 errebote eta 12,4-ko balorazioa erdietsi du Rokasek 2022-23 denboraldian.
Hiru urte hauetan egindako lana, emandako energia eta izandako inplikazioa eskertu nahi dizkio Saski Baskoniak Rokasi eta etorkizunerako zorterik onena opa nahi dio.