Bi denboraldiren ostean, jokalari estoniarrak eta Zurbanoko taldeak euren harremana amaitu dute.
Baskoniak eta Maik Kotsarrek euren bideak banandu dituzte bi denboraldiren ostean. Denbora honetan, Tallingo pibotak 141 neurketa jokatu ditu, 68 Endesa Ligan eta 73 Turkish Airlines EuroLeaguen.
Kotsarrek 5,6 puntu, 3,3 errebote eta 7,8 balorazioa lortu ditu Euroleaguen eta 6,5 puntu eta 8,6ko balorazioa Endesa Ligan.
Baskoniak eskerrak eman dizkio Maiki bere lanagatik eta inplikazioagatik, eta zorterik onena opa dio etorkizun pertsonal eta profesionalean.