Denboraldi batez talde gasteiztarraren koloreak defendatu ondoren, Baskoniako etapa amaitu du Daulton Hommesek.
Hegal-pibot estatubatuarrak eta Saski Baskoniak beraien bideak aldendu dituzte. Pasaden udan iritsi zenetik, 56 partida jokatu ditu Endesa Ligaren eta Euroleagueren artean Daulton Hommesek. Denboraldi honetan 8,9 puntu, hiruko jaurtiketetan %49ko portzentaia izanik, eta 9-ko balorazioa lortu du Endesa Ligan eta 7 puntu eta 2,9 errebote Europako txapelketarik nagusienean.
Klubak, denboraldi honetan zehar izan duen konpromiso eta profesionaltasuna eskertu nahi dizkio eta etorkizunerako zorterik onena opa nahi dio.