Baskoniak eta jokalari madrildarrak euren bideak banandu dituzte di denboraldiaren ondoren.
Dani Diezek Gasteizeko etapa amaitu du. Azken bi denboraldietan talde urdin-gorriaren kide izan ondoren, 31 urteko jokalariak eta klubak euren bideak banandu dituzte.
Diezek 117 neurketetan jantzi ditu baskoniaren koloreak, 62 Endesa Ligan eta 55 Turkish Airlines Euroleaguen. Klubak bere profesionaltasuna eta konpromisoa eskertu nahi ditu, eta zorterik onena opa dio etorkizun pertsonal eta profesionalean.