Denboraldia hasita iritsi zen joko-antolatzaile estatubatuarrak eta Baskoniak euren bideak banandu dituzte.
Chris Chiozzak amaitu du Saski Baskoniarekin zuen lotura. Azaroan Gasteizera iritsi zen joko-antolatzaile estatubatuarrak 47 neurketa jokatu ditu elastikoareki urdin-gorriarekin. Chiozzak batez beste 3.6 puntu eta 2.6 asistentzia lortu ditu Endesa Ligan eta 1.9 puntu eta 2,5 asistentzia Turkish Airlines EuroLeaguen.
Klubak eskerrak eman nahi dizkio talde gasteiztarraren kide izan den denboran erakutsitako konpromisoagatik eta zorterik handiena opa dio etorkizun pertsonal eta profesionalean.