Talde urdin-gorriak Europako denboraldi bikaina amaitu du. Fase erregularrean 18 garaipen lortuta, Lauko Finalaren atarian geratu da play-inean irabazi eta playoff-ean galdu ondoren.
Baskoniak nota onarekin itxi du bere 24. denboraldia europako txapelketarik nagusienean, fase erregularra eta play-in-a zortzi talderik onenen artean amaitu ondoren. Baskonia Real Madrilen aurka erori zen playoff-eko hirugarren neurketan eta Turkis Airlines Euroleagueko Lauko Finalaren atarian gelditu da.
Gasteiztarrek beste denboraldi batez erakutsi dute Europako talde erreferenteetako bat direla, 7 denboraldiz jarraian 10 onenen artean mantenduz (19-20 denboraldian izan ezik, bertan behera geratu baitzen). Baskoniak sendo jarraitu du denboraldian zehar eta fase erregularra bosgarren talderik saskiratzaileena bezala (84.6 puntu), bosgarren talderik erreboteatzaileena bezala (34.9 errebote) eta bosgarren asistentzia emailerik nagusiena (19 asistentzia) bezala amaitzea lortu du.
Euroleagueko historian geldituko diren jokalariekin. Hala nola, Codi Miller McIntyre, ASVEL-en aurka emandako 20 asistentziekin, non jokalari batek Europako neurketa bakarrean banatutako saskiratze paseen errekorra hautsi zuen. Edo Markus Howard, Turkish Airlines EuroLeagueko denboraldi bateko hiruko jaurtitzailerik onena, 148 hiruko erdietsita.
Denboraldi honetan, Buesa Arena eredu bihurtu da zaletasunari, saskibaloiari eta ikuskizunari dagokienez. Zurbanoko pabiloian neurketako bakoitzeko batez beste 10.000 ikusle inguru izan dira, aurreko denboraldiarekin alderatuta % 8 haziz. 19 norgehiagoketan, tenplu urdin-gorriak 188.389 lagun hartu ditu, taldea babestuz eta Buesa Faktorea funtsezko elementu bihurtuz. Europako denboraldi honetan zaleak gozarazi ditu talde honek, non jokalariek Baskonia Izaera zer den erakutsi dute beste behin ere. Mila esker, guztioi!