Joventuten aurka erori ondoren, intentsitate handiko denboraldi bati agur esan dio Cazoo Baskoniak.
Endesa Ligako PlayOff-etako final-laurdenetako bigarren partidan aukerarik gabe gelditu ondoren, talde gasteiztarrak agur esan dio 22-23 denboraldiari. Baskonia zale guztiak gozarazi ondoren, Cazoo Baskoniak amaitutzat eman du emozio handiko denboraldi hau.
Euroleagueko denboraldi ona burutu zuten Joan Peñarroyaren gizonek. 33 jardunaldiz, zortzi talderik onenen artean mantenduta, azken partidan galdu zuten Top 8-rako txartela. Gainera, Endesa Ligako fase erregularra 28 garaipen eta 6 porrotekin zuen Cazoo Baskoniak, 04-05 denboralditik izandako markarik onena, sailkapeneko bigarren postuan amaituz.
Jardunaldi bakoitzean, bataz beste, 9.000 ikusle ingururen babesarekin, Buesa Arenak itxura ikusgarria erakutsi du. Bi neurketetarako sarrera guztiak saldu ondoren, harrera bikaina izan du denboraldi honek. Cazoo Baskonia, Endesa Ligako bataz besteko zaleen asistentziaren ranking-ean bigarren postuan amaitu du.
Une oro babesa eman eta bere taldea bakarrik utzi ez duten zale guztiei eskerrak eman nahi dizkie klubak. Mila esker eta laster arte!