Medicusmundi Araba gobernuz kanpoko garapenerako erakunde independiente bat da, solidarioa, lankidetzarakoa eta eraldatzekoa, osasuna zentzurik zabalenean ulertzen duena.
Horrela, elkartasunaren eta herritarren konpromisoaren kultura sustatuta, lagundu egiten du gizartean aldaketak sortzen mundu zuzen eta bidezko baten oinarriak ezartzeko, pobrezia errotik kentzea posible egiteko eta osasuna pertsona guztien eskura egotea ahalbidetzeko.
Medicusmundin lanean ari dira osasun eskubidea mundu guztian errealitate izan dadin, arazoen jatorrian, gizarte zibilaren ahalduntzean eta politikan eragitean murgilduko den garapenerako lankidetzaren bidez.
Bestalde, konpromisoa hartzen dute munduko herritarrak konprometituak, informatuak eta prestatuak izaten laguntzeko, beren eskubideak erabili ahal izateko xedez, eta batez ere, osasun eskubideak.