20 minutu baino gutxiagoan 25 puntu eta 5 asistentzia banatzen dituen lehen jokalaria bihurtu da talde arabarreko joko antolatzailea.
Max Heideggerren gidaritzapean, Cazoo Baskoniak Endesa Ligako 23. garaipena lortu zuen, Monbus Obradoirori 110 eta 94-ko markagailuarekin mendean hartuta. Gasteiztarren joko antolatzaileak, 26 puntu, 7 hiruko, 5 asistentzia eta 28-ko balorazioarekin amaitu zuen neurketa.
Puntu, hiruko eta balorazioan aurretik zuen errekorra gaindituz, orain arteko norgehiagokarik onena jokatu zuen Heideggerrek. Gainera, 20 minutu baino gutxiagoan 25 puntu eta 5 asistentzia lortzen dituen lehen jokalaria bihurtu da.
Atzoko garaipenarekin, sailkapeneko gorenean mantentzen da Cazoo Baskonia. Orain arteko zenbakirik onenak lortuz, partida handia jokatu zuen Max Heideggerrek.