Pasaden otsailean Zurbanoko klubera iritsi ondoren, joko-antolatzaileak baskoniako etapa amaitu du.
Max Heidegerrek eta Saski Baskoniak beraien arteko erlazioa amaitu dute. Joko-antolatzaile estatubatuarra pasaden otsailean iritsi zen talde gasteiztarrera eta geroztik 30 partida jokatu ditu. Denbora honetan, 8,8 puntu eta 3,6 asistentzia erdietsi ditu Endesa Ligan Maxek.
Klubak, hilabete hauetan izan duen konpromiso eta profesionaltasuna eskertu nahi dizkio eta etorkizunerako zorterik onena opa nahi dio.