28 urteko estatuabatuarrak CB Gran Canariatik dator, hurrengo hiru denboraldietarako akordio batekin.
TD Systems Baskoniak Matt Costello estatubatuarraren zenbitzuak berenganatu ditu, hurrengo hiru kanpainetarako akordioa lortuta. Costello 1993ko abuztuaren 5ean jaio zen Linwooden (Michigan) eta CB Gran Canarian azken bi denboradiak jokatu ostean iritsi da Zurbanoko erakundera.
Estatubatuarra Michigan State Unibertsitate ospetsuan hezi zen, non 25.1 puntu, 19.1 errebote eta 4.2 tapoi lortu zituen batez beste. Unibertsitate etapa ondoren, 2017ko udan, San Antonio Spurserko NBA frankiziarekin sinatu zuen eta lau partida jokatzera iritsi zen baina, bere denbora gehiena G-Leaguen Austin Spur taldearekin pasa zuen, talde honekin 2018an txapendun izan zen.
Costello 2018-19 denboraldian heldu zen Europara Sidigas Avellinoren eskutik, eta 13.8 puntu eta 9.3 errebote lortu zituen Basketball Champions League-n. Duela bi urte, 2019ko udan, Michiganeko jokalariak CB Gran Canariarekin sinatu zuen, eta bi denboraldi hauetan batez beste 11.9 puntu, 6.7 errebote eta 14.2 puntuko balorazioa lortu du. EuroCupen 10.2 puntu, 6.5 errebote eta 14.2 puntuko balorazioa lortu du talde kanariarrarekin.
TD Systems Baskoniak, datorren denboraldiari begira, eraikitzen hasiko den proiektu berriari esperientzia eta kalitate egiaztatua gehitu ditu.