Baskoniako pibotak taldearen eta Turkish Airlines Euroleagueko hurrengo aurkariaren, Panathinaikos, inguruan hitz egin du.
Baskoniak Atenasera bidaiatuko du ostiral honetan (20:15) Panathinaikosen aurka jokatzeko. Kantxa zail batean, urdin-gorriek defentsatik eraiki nahi dute beraien jokoa talde greziarra aurre egiteko.
Matt Costellok taldearen egoeraren inguruan mintzatu da. “Zaila da etxean hiru neurketa galdu ostean, baina denboraldi ia guztia aurretik dugula ulertzen dugu. Talde bezala jokatu behar dugu eta gure jokoa defentsatik eraiki”.
Urdin-gorrien hurrengo aurkariaren inguruan, honako hau aipatu du Costellok: “Jokalari onak ditu, hobetzeko prozesuan daudela uste dut, baina talentuz beteriko taldea dute”.