Hegaleko urdin-gorria Bayern Munichen aurkako partidan iritsiko da zifra honetara.
Gaur gaueko Bayernen aurkako norgehiagoka berezia izango da Markus Howardentzat. Hegalekoak 100 partida beteko ditu Baskoniaren kamisetarekin Euroleaguen. Gasteizen daramatzan hiru denboraldietan, jokalari estatubatuarrak arrasto ezabaezina utzi du.
Gasteizera iritsi zenetik, Howardek erasorako talentua erakutsi du, baita distantzia luzetik saskiratzeko gaitasuna ere. Bere eragina berehalakoa izan da, 2023-24 denboraldian EuroLeagueko saskiratzaile onena izanik, lehiako 19.5 puntu erdietsiz, eta txapelketako saskiratzaile onena aitortzen duen Alphonso Ford Sari ospetsua lortuz.
Gainera, hiru marratik duen trebetasuna funtsezkoa izan da bere jokoan, 299 hiruko erdietsiz 99 norgehiagoketan, txapelketako jaurtitzaile onenetako batean bihurtuz. Urrunetik puntuak sortzeko duen gaitasuna izan da bere nortasun zigilu nagusia, Europako historian sartuz, inoiz jokalari batek denboraldi bakar batean sartutako hiruko markarik onena ezarriz.
100 partida hauetan, Baskoniako zaleak behin baino gehiagotan zutiaraztea lortu du Marcusek. Zifra honek beste mugarri bat markatu du bere ibilbidean, baina Baskoniarekin izandako historiak orrialde asko ditu oraindik idazteko. Zorionak, Markus!