Hegaleko urdin-zuria EA7 Emporio Armani Milanen aurka iritsi zen zifra horretara.
Markus Howardek mugarri berri bat jarri du Europan, 1.000 puntuen langa gainditu ondoren Euroleaguen. Hegalekoak EA7 Emporio Armani Milanen aurkako lehian lortu zuen marka honetara iristea, 26 puntu, 4 errebote eta 20-ko balorazioa sinatu ondoren.
Txapelketa kontinentalean egiten ari den bigarren denboraldian, hegaleko estatubatuarra txapelketako saskiratzailerik onena bihurtu da, norgehiagokako 18,5 puntu erdietsiz. Honez gain, hiruko egilerik nagusiena da, neurketako 3,6 saskiratuz.
Bere lehen denboraldian 470 puntu saskiratuta eta oraingoan 537 puntu daramalarik, Markusek 1.000 puntuko langa gainditzea lortu du txapelketa kontinentalean jokatutako 62 norgehiagokatan.