Urdin-gorria, denboraldi erregularrean puntu gehien sartu dituen jokalaria izan da, neurketako 19.4 puntu.
34 norgehiagoken ondoren Baskoniak amaitu du europako fase erregularra, Play In formatu berritzailerako txartela lortuz. Txapelketa kontientaleko lehen faseak hainbat lorpen utzi ditu talde urdin-gorrian. Europako elitean egiten ari den bigarren denboraldian, Markus Howard denboraldi erregularreko saskiratzaile nagusiena bezala amaitu du, 34 neurketetan 661 puntu erdietsi ondoren.
Jokalari estatubatuarrak kontinente osoan zehar hedatu ditu bere dohainak distantzia luzetik, 6.75eko marratik saskiratze gehien sartu dituen jokalaria bihurtuz, lehia bakoitzeko 3.7 hiruko lortuz. Guztira 125 hiruko erdietsita, kanporaketa fasean zenbat sartu zain, Euroleagueko denboraldi batean hiruko gehien sartu dituen jokalaria bihurtu da Markus.
Europan egiten ari den bigarren denboraldian, Baskoniako jokalariak 1.000 puntuko langa gainditzea lortu du, joan den apirilaren 5ean, Real Madrilen aurka, bere neurketarik onena sinatuz 35 punturekin. Play In-era sailkatu den talde urdin-gorria gidatuz. Neurketako 19,4 puntu lortuta, Markusek bere zifrak handitzen jarraitzea izango du helburu fase berri honetan.