Gigantes aldizkariak antolatutako galan izan ziren sarituak bi jokalari urdin-gorriak.
Markus Howard eta Tadas Sedekerskis izan ziren Gigantes Sarien 36. edizioko protagonistak. Otsailaren 12an Madrilgo Caixaforumean jaso zituzten Gigante Euroleague eta Gigante progresio handiena izan duen jokalariaren sariak bi urdin-gorriek. Biak oso pozik sentitu ziren jasotako sariekin.
Euroleagueko Gigante saria Markus Howardi eman diote. Txapelketa kontinentalean egindako ibilbideari balioa ematen dion saria da; izan ere, denboraldi honetan Europako txapelketako bigarren saskiratzaile nagusia da, neurketako 19,2 puntu eginez. Era berean, distantzia luzetik gehien saskiratzen duen jokalaria da, bataz beste 3.8 hiruko sartuta neurketa bakoitzeko.
Bestalde, Tadas Sedekerskis kapitainari Gizonezkoen Progresio Nagusi saria eman zioten, 13/14 denboraldian talde urdin-gorrira iritsi zenetik izan duen etengabeko hazkundeagatik.