29 puntu eta 32-ko balorazioarekin, denboraldi hasierako jokalaririk nabarmenena bilakatu da estatubatuarra.
Baskoniak Rio Breoganen aurka lortutako garaipenean partida handia jokatu zuen Markus Howardek. Baskoniako jokalaria arratsaldeko protagonista nagusiena bilakatu zen 29 puntu, 5 hiruko eta 32-ko balorazioa lortuz, Endesa Ligako bere baloraziorik onena ezarriz.
Bigarrenez izendatu dute estatubatuarra Endesa Ligako jokalaririk onena. Lehena pasaden denboraldiko 12. jardunaldian izan zen Fuenlabradaren aurka. Buesa Arenan jokatu zen neurketa hartan, Howardek 29 puntu, 6 hiruko eta 31-ko balorazioa erdietsi zuen.
Joko-antolatzailearen denboraldi hasiera bikaina izan da. Endesa Ligan balorazio marka berria ezartzeaz gain, bigarrenez izendatu dute jardunaldiko jokalaririk onena.