Bigarren urtez jarraian, txapelketako bost jokalaririk onenen artean izendatua izan da baskoniako jokalaria.
Endesa Ligak 23-24 denboraldiko bostekorik onena eman du jakitera. New Jerseyko hegalekoak, talde gasteiztarrarekin 2028ra arte kontratua luzatzea ofizial egin den egun berean jaso du etxeko txapelketako bosteko onenean aukeratua izan denaren albistea.
Aurten ere, saskibaloian dituen dohain handiak erakutsi ditu Howardek, zale guztien gozamenerako, ikuskizun hutseko neurketa handiekin. Denboraldia saskiratzaile eta hiruko egilerik bezala amaitu du. Endesa Ligan jokatu duen bigarren denboraldian, bigarrenez jasoko du sari hau Markus Howardek.
Hegaleko urdin-gorriarekin batera, Facundo Campazzo, Andres Feliz, Dylan Osetkowski eta Giorgi Shermadinik osatzen dute Endesa Ligako bostekorik onena.
Chima Moneke, Endesa Ligako bigarren bostekorik onenean
Denboraldi erregularreko jokalari baloratuena, 20,4-ko bataz besteko balorazioarekin, bigarren bostekorik onenean sartu da.
Endesa Ligak urteko bigarren bostekorik onenean sartu du Chima Moneke. Jokalari nigeriarrak 15.2 puntu, 6,6 errebote eta 20.4 balorazioa erdietsi du jokatutako 28 neurketetan.
Jokalari urdin-gorriarekin batera, honako hauek osatzen dute bigarren bostekorik onena: Marcelo Huertas, Jean Montero, Brancou Badio eta Nico Brussino.