Lortu #Sutan kamiseta, bufanda, pintakarak, bandera eta motxila sorta esklusiboa eta jarri kolore-nota Badalonako Errege Kopari
Baskoniako zaleek gehien espero duten ekitaldietako bat iritsi da. Talde arabarraren denboraldiko egutegian gorriz markatutako data horietako bat. Otsailaren 16tik 19ra bitartez, Badalonako Pabiloi Olinpikoak 2023ko Errege Kopa hartuko du eta beste urte batez, Cazoo Baskoniako zaleek kolore nota jarriko dute.
Kopako hitzordua zuzenean bizitzeko abonu osoa (4 egunetarako sarrerak barne edukirik) erosi duten Baskoniako zale guztiak, Baskonia-Alaves dendatik pasa daitezke Errege Koparako pack-aren bila. Gaur, otsailak 10, 17:00etatik aurrera lortzeko aukera izango da eta honek, “SUTAN” goiburuarekin. kamiseta gorri edo urdina, bufanda, bandera, pintakarasa eta motxila bat ditu barnean.
Errege Kopako packa jasotzeko (bat erositako Kopako abonu osoagatik), beharrezkoa da Kopako abonu hori eta Errege Koparako erosketa egin zuen pertsonaren NANa aurkeztea. Koparako abonu osorik gabe dauden zaletuek ere pack hau erosteko aukera izango dute. Izakinak agortu arte, abonatu direnek 19,90€-ko prezioan lortu ahal izango dute eta abonatu ez direnek 22€-ko prezioa.
Amutio, Recalvi, Radio Vitoria, EITB, McDonalds Vitoria eta Patxi Sánchez aholkularitza estrategikoa dira Baskonia-Alaves taldearen enpresa kolaboratzaileak, eta Baskoniako zaleek Kopan jantziko duten packa diseinatzen saiatu dira. Arabako Foru Aldundia ere bertan izango da.
Talde gasteiztarra Errege Kopako talde historikoetako bat da eta guztira sei garaikur altxa ditu. Bere historian jokatuko duen hogeita bederatzigarren Errege Kopa izango da aurtengoa. Multzo-buru bezala txapeldun titulua lortzeko lehiatuko da eta final-laurdenetan Joventut Badalona talde anfitrioiaren aurka neurtuko ditu indarrak datorren ostiralean, hilak 17, 21: 30ean.