Gaur arte teknikari laguntzailea izan den Ibon Navarro izango da talde gasteiztarreko lehen entrenatzailea.
Marco Crespik ez du Laboral Kutxa Baskonian jarraituko. Klubak Estrella Rojaren aurkako porrota eta gero komunikatu du erabakia. Gaurtik aurrera, Ibon Navarro izango da talde baskonistako lehen entrenatzailea.
Saski Baskoniak eskainitako zerbitzuak eskertu nahi dizkio Marco Crespiri eta zorte ona opa nahi dio etorkizunean.
Marco Crespik hurrengo komunikatua helarazi nahi die zale eta komunikabideei:
“Sentitzen dut. Saskibaloia da nire bizitza. Baskonia entrenatzeko ilusioa amets bat zen niretzat. Mundu baskonistak duen pasioa kalitate handikoa da. Gauzak ez dira espero bezala irten. Sentitzen dut. Pertsona eta entrenatzaile bezala. Ez dut gehiagorik esan nahi. Iritzi bat izan arren, errespetua zer den badakit eta ez da balorazio gehiagorik egiteko unea. Eskerrik asko”.