Denboraldiko lehen txapelketa hemen da eta Endesa Ligako talde onenak izango dira bertan. Helduek (20 eurogatik) eta umeek -5 eurogatik- saskibaloi onenaz disfrutatzeko aukera ezin hobea izango dute.
Saskibaloiaren espektakulu onena bueltan da Gasteizen. Denboraldia irailak 26 eta 27an hasiko da Endesa Superkoparekin. Bertan Endesa Ligako talde onenek lehiatuko dute.
Harmailetan giro ederra lortzeko asmoz, Saski Baskoniak arrazoizko prezioak ezarri ditu. Besteak beste, umeek 5 eurogatik Endesa Superkopaz disfrutatzeko aukera izango dute.
Laboral Kutxa Baskoniako abonatuek %20ko deskontua izango dute Superkopa abonuan. Gauzak horrela, prezioak 16 (IV Nibela) eta 40 euro (I Nibela) bitartean egongo dira.
Abonatuak ez diren helduen kasuan, Superkopa abonuak 20 eta 50 euro bitartean eskura daitezke. Abonuak abuztuak 1ean egongo dira publiko guztientzat eskuragarri. Gainera, abonua abuztuak 31 baino lehenago erosten dutenek %10ko deskontua izango dute.
Abonuen salmenta oso erritmo onean doa. Dagoeneko 1.000 abonatuk erosi dituzte Superkopako sarrerak.
Saskibaloia familian
Abonu infantilak berez pizgarriak izateaz gain, partiduen aurretikoetan hainbat espazio ludiko egongo dira eskuragarri. Buesa Arena barruan joko eta espektakulu gune bat egongo da. Buesa Arena zaharraren kupulan berriz, haurrentzako puzgarriak, kart-booguiesak, barrakak eta errestaurazio postuak jarriko dira. Gainera, aktibitate paraleloen eskaintza ezin hobea izateko helburuaz, BAKH-eko izotz pista zabalik egongo da. Hala ere, Endesa Superkopa saskibaloi festa izugarri bat izan dadin, Klubak aktibitate gehiago itxi nahi ditu.