Dusko Ivanovicen gizonek Real Madrilen aurka neurtuko dituzte indarrak europako fase erregularreko azken-aurreko jardunaldian.
Asteko lehen geldialdian Madrilen. Talde gasteiztarrak txapelketa kontinentaleko fase erregularreko azken-aurreko lehiari egingo dio aurre klub merengearen aurka. Neurketa, ostiral honetan (20:30) jokatuko da WiZink Centerren. Urdin-gorriak bere bertsiorik onena erakusten ahaleginduko dira Chus Mateorenen aurka, Play In-eko postuetan jarraitzeko garaipen bat lortuz.
1º Real Madril (26 garaipen eta 6 porrot): Talde madrildarrak fase erregularreko azken-aurreko neurketari ekingo dio Europako sailkapeneko lider gisa. Chus Mateoren gizonek 26 garaipen batu dituzte, bigarrena den Panathinaikosek baino bost gehiago. 9,7 puntu, 6,6 errebote eta 15,3-ko balorazioarekin, Walter Tavares da jokalaririk nabarmenena.
9º Baskonia (16 garaipen eta 16 porrot): Dusko Ivanovicen gizonek Madrilera bidaiatuko dute denboraldiko neurketarik zailenetako bati aurre egiteko. Baskoniak bere gain du europako txapelketako hurrengo fasean parte hartzea, fase erregularraren amaieran lehen hamar sailkatuen artean mantentzeko borrokan jarraituz. Gasteiztarrak joan den denboraldian WiZink Centerren lortutako garaipena errepikatzen saiatuko dira Play In-ean parte hartzeko.
Norgehiagoka garrantzitsua europako txapelketako saskiratzaile nagusienetarikoak diren bi taldeen artean, Real Madril (88,9) eta Baskonia (83,6).