Dusko Ivanovicen gizonek europako txapelketako jardunaldi berri bati egin beharko diete aurre Belgraden.
Aste berri bat martxan da gasteiztarrentzat, non astearte honetan (20:05), Oded Kattashek zuzentzen duen taldearen aurka jokatuko duten. Azken jardunaldian Virtusen aurka erori ondoren, Baskoniak garaipenen bidera itzultzeko borrokatuko du. Bi taldeen arteko 36. neurketa izango da, non gasteiztarrek, 18 partida irabazi dituzten.
8º Maccabi (8 garaipen eta 6 porrot): Azken lehian Anadolu Efesi 95 eta 86-ko markagailuarekin mendean hartu ondoren iritsiko dira neurketara Oded Kattashen gizonak. 86,5 punturekin, txapelketako hirugarren talderik saskiratzaileena da. Partidako 15,3 puntu lortzen dituen Lorenzo Brown da Euroleagueko bigarren asistentzia emailerik onena (6.7).
6º Baskonia (8 garaipen eta 6 porrot): Erronka berri bat Dusko Ivanovicen gizonentzat, non astearte honetan (20:05), europako txapelketako bederatzigarren garaipena bilatuko duten Maccabiren aurka. Play-in-aren gainetik mantentzeko balioko lioke garaipena baskoniari. Markus Howard (17.9 puntu) eta Tadas Sedekerskis (8.2) dira hurrenez hurren txapelketako bigarren saskiratzailerik nagusiena eta erreboteatzaile onena. Klub arabarra da aldaratze gehien jasotzen dituen hirugarren taldea (37.1).
Bederatzigarren garaipena lortzeko eta sailkapenaren goiko postuetan mantentzeko duelua izango da. Astearte honetan (20:05), Belgradek Maccabiren eta Baskoniaren arteko Euroleagueko 15. jardunaldia hartuko du. Urdin-gorrientzat garaipen berri bat lortzeko momentua.