NBA-n esperientzia duen pibot kroaziarra Cibonatik dator.
Baskoniak eta Luka Samanicek (Zagreb, 2000) euren bideak lotu dituzte. Azken bi denboraldietan NBA-ko Utah Jazz-en aritu ondoren, 2,08 metro dituen pibot kroaziarra Cibonatik iritsi da Gasteizera.
Samanic NBA-ko talde ezberdinetan aritu da azken urteetan, hala nola, San Antonio Spurs-en edo Utah Jazz-en. Westchester Knikcs eta Maine Celtics-en eskutik, AEB-etako garapen ligan ere parte hartu du.
Luka Samanicekin, Baskoniak balio handiko pieza batekin indartu du bere barneko jokoa. Kroaziarra Gasteizen da jada Pablo Lasoren aginduetara jartzeko. Ongi etorri, Luka!