Endesa Ligako 27. jardunaldian, Cazoo Baskoniak Lenovo Teneriferen aurka jokatuko du igande honetan (13:00).
Buesa Arenan Baxi Manresa gainditu ondoren, lidertzan bakarrik kokatu zen Cazoo Baskonia. Sailkapeneko lehen postua mantentzeko helburuarekin, Joan Peñarroyaren gizonek Tenerifera bidaiatuko dute, igande honetan (13:00), Txus Vidorretak zuzentzen duen taldearen aurka jokatzeko.
4º Lenovo Tenerife (18 garaipen eta 8 porrot) 18 garaipenekin eta sailkapeneko laugarren postuan kokaturik, Tenerifeko taldea denboraldi ona egiten ari da. Bartzelonaren eta Betisen aurka azken bi norgehiagokak galdu ondoren, Txus Vidorretaren gizonak ez dira beraien momenturik onenean iritsiko neurketara. Bataz besteko 18,6-ko balorazioarekin, Giorgi Shermadini da taldeko jokalaririk nabarmenena.
1º Cazoo Baskonia (22 garaipen eta 4 porrot) Bartzelonarekin eta Real Madrilekin lidertza partekatu ondoren, Joan Peñarroyaren gizonak bakarka kokatu dira sailkapeneko lehen postuan. Lenovo Teneriferen aurka, txapelketako erreskadako hamargarren garaipena lortzen ahaleginduko da Cazoo Baskonia lidertzan jarraitzeko.
Endesa Ligan, 30 aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek eta horietatik 16 irabazi dituzte gasteiztarrek. Partida garrantzitsua, Endesa Ligako lidertzan jarraitzeko.