Baskoniak PlayOff-etako bidea konfiantza eta ilusioz gainezka abiatuko du.
Talde arabarrak Wizink Centerrera begiratzen du. Dusko Ivanovicen gizonek bere potentziala erakutsi dute europako zortzi talderik onenen artean sailkatzeko. Talde urdin-gorria Madrilen da jada bihar (21:00) Real Madrilen, Euroleagueko egungo txapeldunaren eta fase erregularreko lehen sailkatuaren, aurkako kanporaketa jokatzeko.
Talde gasteiztarra Europako saskibaloiko txapelketarik onenaren PlayOff-era itzuli da, ilusioz beteta eta bere aukerak maila gorenera eraman ahal izango dituela sinetsita. Baskoniak egiteko modu ezberdina du, eta erakutsi du badakiela nola aurre egin horrelako norgehiagokei. Gasteiztarrek badakite zer den Wizink Centerren irabaztea denboraldi honetan, eta euren bertsiorik onena ateratzea izango dute helburu.
Aurrean EuroLeagueko egungo txapelduna. Chus Mateoren taldea, jokalari handiak dituen saskibaloi kontinentaleko transatlantikoa da. Denboraldi erregularreko lehen sailkatua, talde zuriak bere kantxa faktorea baliatu nahi du neurketen lehen aste honetan.
Berlinen maiatzaren 24tik 26ra bitartean jokatuko den Lauko Finalerako txartela lortzeko borroka hasi da. Gure nortasunarekin, gure izaerarekin SINESTEKO eta BORROKATZEKO unea iritsi da. Baskonia prest da! #OurWay