Outer Ringen eskutik, Gasteizko taldea bildumagarri digitalen unibertsoan murgilduko da, esperientzia guztiz esklusiboak eskainiz.
Haien bidez zaleei balioa emanez, Baskonia-Alaves taldea berrikuntzaren eta teknologia berrien aldeko apustu sendoa egiten ari da kirolaren munduan. Hori dela eta, Outer Ringen eskutik, Real Madrilek Buesa Arenara egingo duen bisitari begira, lehen “MVP Signed Packa” merkaturatuko du talde arabarrak abenduaren 27an.
Talde zuriaren aurkako jokalari onena goresteko, bildumazaletasuneko pieza fisiko esklusiboak eskuratzeko aukera emango zaie zaleei pack honen bitartez. Pack hau, Cazoo Baskoniako jokalaririk onenak sinatutako hiru artikuluk osatuta egongo da:
- Partidako MVP-aren kamiseta
- Partidako baloi ofiziala
- Partida ospatzeko postal bat
Era berean, Outer Ring jokoan erabili ahal izango diren aktibo digital hauek sartzen dira pack hau erosita. Hau ekainean egongo da eskuragarri.
- Outer Ring jokorako Baskoniaren Skin edo kamiseta digital bat
- Outer Ring jokoan, Baskoniarentzako denboraldi bateko VIP abonua
Honen salmenta enkante bidez egingo da. Bertan, Outer Ring-eko Marketplacean eskuragarri dagoen NFT formatua duen ticket digital bat eskuratzeko aukera egongo da. Enkantea, abenduaren 27an (asteartea) hasi eta igandean (Urtarrilak 1ean) amaituko da. Produktu fisikoen bidalketak eskatzeko erabil daiteke ticketa. Gainera, esperientzia eta produktu digital paregabeak eskuratzeko aukera emango du NFT-k. Kontsultatu nola lortu daitezkeen HEMEN KLIK EGINEZ.
Pack honen informazio guztia, Baskoniaren webgunean aurkitu ahal izango da.
[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]