Joan Peñarroyaren gizonek Turkiara bidaiatuko dute Euroleaguen irabazten jarraitzeko helburuarekin
Cazoo Baskoniak Istanbulera bidaiatuko du azken asteetan erakutsiko joko maila ona berresteko asmoarekin. Lehen erronka Anadolu Efesen aurka izango da (Asteazkena, 18:30). Europako lehen jardunaldian Valentzian irabazi geroztik, Gasteiztarrek ez dute etxetik kanpo garaipen gehiagorik lortu eta horren bila bidaiatuko dira Turkiara.
6º Anadolu Efes (7 garaipen eta 5 porrot) Baskoniak duen garaipen eta porrot berdinekin iristen da partidara Ergin Atamanek zuzentzen duen taldea. Turkiarrek, Euroleagueko azken bost norgehiagokak irabaztetik datoz. Baskonian izandako lau jokalari ditu plantillan Istanbuleko taldeak. Momentu desberdinetan Baskoniaren kamiseta jantzi ondoren Tibor Pleiss, Achille Polonara eta Rodrigue Beaubois, beraien iraganeko taldearen aurka jokatuko dute. Shane Larkin partidarako zalantza da, denboraldi hasieratik duen lesio baten ondorioz. Vasilije Micic da Ergin Atamanek zuzentzen duen taldeko jokalaririk baloratuena 12 puntu, 6,5 asistentzia eta 22,6 ko balorazioarekin.
7. Cazoo Baskonia (7 garaipen eta 5 porrot) Baskoniak azken asteetako dinamika onari eustea du helburu, Buesa Arenatik kanpo, Euroleagueko bigarren garaipena eskuratzeko. Gasteizko taldean Darius Thompson da jokalaririk baloratuena, 11 puntu, 5,6 asistentzia eta 15,1–ko balorazioarekin.
Aste gogorra Baskoniarentzat, Turkian bi partida jokatuz. Cazoo Baskoniak eta Anadolu Efesek 23 aldiz jokatu dute elkarren aurka eta balantzea 12 garaipenekoa da Istanbuleko taldearendako eta 10ekoa Gasteiztarrendako.