Urdin-gorriek talde frantziarraren aurka jokatuko dute asteko bigarren neurketan.
Real Madrilen aurka asteko lehen garaipena erdietsi ondoren, Baskoniak Buesa Arenako mugetatik irtengo da. Urdin-gorrien hurrengo helmuga Villeurbanne izango da, non Pablo Lasorenek LDLC ASVEL-en aurka neurtuko dituzte indarrak (ostirala, 20:30) Euroleagueko asteko bigarren neurketan. Pasaden denboraldian garaipena lortu zen (81-88) kantxa zailean, talde arabarrak denboraldiko hirugarren garaipena erdietsi nahi du.
14. LDLC ASVEL (Garaipen 1 eta 2 porrot): Pierric Poupetek zuzentzen duen taldea 84 eta 79 erori zen ALBA Berlini eginiko azken bisitan, denboraldiko bigarren porrota sinatuz. Frantziarren garaipena bakarra Virtus Segafredoren aurka lortu zuten. Neal Sakoren gidaritzapean, taldeko jokalaririk baloratuena 12.3 puntu, 9.3 errebote eta 21.7-ko balorazioarekin, ASVEL indartsu izan nahi da berriz ere LDLC Arenan.
8. Baskonia (2 garaipen eta porrot 1): Asteko bigarren proba Pablo Lasorenentzat (ostirala, 20:30), pasaden asteartean Real Madril garaitu ondoren Buesa Arenan. Tadas, Markus, Chima eta Timothék hamar puntu baino gehiago egiten dute neurketako. Azken honek ondo ezagutzen du talde frantziarra pasaden denboraldian bertan jokatuko ondoren.
Bi taldeen arteko Euroleagueko 15. norgehiagoka izango da bihar, garaipenen balantzea Baskoniaren aldekoa izanik bederatzirekin. Ostiral honetan, 20:30etatik aurrera, Baskoniak asteko bigarren garaipena lortzeko borrokatuko du Frantziako lurretan.