Joko antolatzaile estatubatuarra denboraldi honen amaierara arte iritsiko da.
Bitci Baskoniak joko antolatzailea indartuko du Lamar Petersen etorrerarekin denboraldi amaierara arte. Iparramerikarra -New Orleans-, 23 urte eta 1.83 metroko altuerakoa, Mississippi Stateko unibertsitatean hezi zen, eta Garapen Ligan jokatu zuen New York Knicseko taldearekin 2019-20 kanpainan, Europara etorri aurretik.
Petersek Euroleaguen eta Endesa ligan debutatuko du Bitci Baskoniarekin Bursaspor turkiarrarekin Europan izandako lehen esperientziaren ondoren. Talde horrekin batez beste 9.9 puntu eta 6.4 asistentzia lortu zituen Turkian, eta 18.7 puntu, 7.3 asistentzia eta 1.7 lapurreta lortu zituen partidako, hirukoetan % 60ko asmatuz, Eurokopako hiru partidetan.
Jokalaria datozen egunetan helduko da Gasteizera, Dusko Ivanovicen aginduetara.