Kirol sektorean profesionalizazioa eta enplegagarritasuna bultzatzeko bi erakundeek egindako apustuan beste urrats bat da.
LALIGA BUSINESS SCHOOL-ek, LALIGA-ko hezkuntza sailak, eta BASKONIA ALAVES TALDEAK, Taldeko kide den EUNEIZ unibertsitatearen bidez, lankidetza hitzarmen bat sinatu dute kirol propertieen managementean prestakuntza espezializatua bultzatzeko. Akordio horren bidez, bi erakundeek kalitate handiko hezkuntza programak garatuko dituzte, profesionalei eta kirolariei kirolaren industrian garatzeko funtsezko tresnak eskaintzeko diseinatuak.
Hitzarmen honek LALIGA BUSINESS SCHOOL-ek eta BASKONIA ALAVES TALDEAK kirol prestakuntzaren berrikuntzarekin eta kalitate handiarekin duten konpromiso partekatua indartzen du. LALIGA-k kirolaren industriaren profesionalizazioan duen esperientzia eta EUNEIZ-en (Taldeko unibertsitatea) ikuspegi akademikoa bateratzeak sektorearen egungo eskaeretara egokitutako prestakuntza programak eskaintzeko aukera ematen du. Sinergia horrek etorkizuneko profesionalen eta kirolarien prestakuntza indartzen du, metodologia praktiko, murgiltzaile eta goi mailakoa unibertsitate-ikuspegi berritzailearekin konbinatuz.
“Baskonia Alaves Taldearekin eta Euneizekin dugun akordio honek, kirol industriaren etorkizuneko profesionalak prestatzeko gure misioan hazten jarraitzeko aukera ematen digu. LALIGA BUSINESS SCHOOL-en, kirol jabetzatik diseinatutako eta murgiltze esperientzietan eta lankidetza nazional eta nazioartekoetan oinarritutako hezkuntza bereizgarri baten alde egiten dugu” adierazi du Jose Moyak, LALIGA BUSINESS SCHOOL-eko zuzendariak.
Bestalde, Alberto Meneuk, Baskonia Alaves Taldeko zuzendari nagusi korporatiboak, honako hau nabarmendu du: “Baskonia Alaves Taldetik uste dugu prestakuntza funtsezko ardatza dela kirol sektorea garatzeko eta profesionalizatzeko. LALIGA BUSINESS SCHOOL-ekin egindako akordio hau urrats sendoa da erreferentziazko erakundeekin aliantzak egiteko dugun estrategian, kirolaren industriaren egungo eta etorkizuneko eskakizunei erantzutera bideratutako bikaintasunezko hezkuntzarekin dugun konpromisoa indartuz”.
Mundu mailako erakundeekin 40 akordio baino gehiago lortuta, LALIGA BUSINESS SCHOOL kirol sektoreko hezkuntzan erreferente gisa sendotzen jarraitzen du. Baskonia Alaves Taldearekin eta EUNEIZ, bere unibertsitatearekin, lankidetzan aritzea beste urrats bat da hazteko estrategian, industriako funtsezko eragileekin konektatuz eta ikasleentzat aukera paregabeak sortuz.
LALIGA-ren inguruan
LALIGA munduko futbol ekosistemarik handiena da. LALIGA EA SPORTS-eko futboleko 20 klubek eta LALIGA HYPERMOTION-eko 22ek osatua. futbol-lehiaketa profesionalak eta nazionalak antolatzeaz arduratzen den izaera pribatuko kirol-elkartea da. 220 milioi jarraitzaile baino gehiago ditu sare sozialetan. Egoitza Madrilen du (Espainia), eta kirol jabetza guztien artean nazioarteko sarerik zabalena du, 34 herrialdetan presente egonez, 11 bulegoren bidez. Elkarteak FUNDAZIOAREN bidez egiten du bere gizarte ekintza, eta desgaitasun intelektuala duten futbolarientzako lehiaketa bat duen munduko lehen futbol liga profesionala da: LALIGA GENUINE.