Maite Aspiroz, Lacturalen marketing arduraduna, Mikel Barcenarekin batera -Saski Baskoniako marketing zuzendaria-.
Lacturale abeltzain nafarren kooperatiba 5+11 Fundazioaren Kide Kolaboratzaile bihurtu da.
Gasteiz, 2015ko irailak 07. Saski Baskoniaren babesleen familiak beste kide bat du. 5+11 Fundazioaren bitartez, Lacturale taldea babesle berri bihurtu da.
Akordioa hurrengo bi denboraldietarako izango da, Lacturale 5+11 Fundazioaren Kide Kolaboratzaile bihurtuz. Gauzak horrela, fundazioaren saskibaloi eta futbol eskoletan eta oinarrizko kirola sustatzea helburutzat duten Aste Santuko Kanpusa edo Udako Kanpusa bezalako beste hainbat aktibitateetan egongo da presente.
Buesa Arenan eta denboraldian zehar kantxan ospatuko diren zozketetan egongo da ikusgai Lacturale. Gainera, Lacturalek Laboral Kutxaren lehen taldeko jokalarien irudiak erabili ditzake haien komunikazio kanpainetan.
SAT Lacturale taldea abeltzain nafarren proiektua da. Ustiapenek ekoiztutako esne guztia merkaturatzea da proiektuaren helburua. Lan hau ekoizpen sistema alternatibo eta berritzaile batekin burutzen dute, Ekoizpen Integratuarekin alegia. Kalitatearen aldeko apustu hau enpleguarekin, gizartearekin eta ingurugiroarekin dago konprometitua. Araban presentzia handia du Lactoralek eta kirolaren zein kalitatearen babesean oinarritutako filosofiaz, Lacturale bikain biltzen da 5+11 Fundazioaren esentziarekin eta bizitza osasuntsuaren sustapenarekin.