Jokalariak hilabeteko kontratua sinatu du eta Klapeidara egingo du bidaia taldearekin batera.
Laboral Kutxak Mirza Begic pibot esloveniarra fitxatu du. Jokalariak hilabeteko kontratua sinatu du eta talde baskonistaren barne-jokoa indartuko du.
Mirza Begicek (2.16 metro eta 29 urte) esperientzia handia du Europan. Turkish Airlines Euroleaguen jokatutako ehun partiduak dira bere berme nagusia. Esloveniarekin internazionala, Bijeljinan jaiotako pibotak oso ondo ezagutzen du Endesa Liga.
KK Sloboda Tuzla bosniarrean formatu eta gero, Italian, Eslovenian, Lituanian, Espainian eta Grezian jokatu izan du fitxaketa baskonista berriak. Besteak beste, Virtus de Bolonia, Olimpija Ljubljana, Zalgiris Kaunas, Real Madrid eta Olympiacos bezalako talde historikoetan jokatu izan du.
Begicek Union Olimpian jokatu du aurten eta bertan Eurocupa jokatzeko aukera izan du (14 puntu, 4 errebote eta 14.7ko balorazioa bataz beste). Fitxaketa berriak Klapeidara egingo du bidaia taldearekin batera.