Hegal-pibot ipar amerikarra Baskoniara heltzen da hurrengo bi hilabeteetarako, eta kontratua denboraldi amaieraraino luzatzeko aukera izango du.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 18an. Laboral Kutxak Lamar Odom jokalari ipar amerikarraren zerbitzuak lortu ditu bi hilabetetarako eta kontratua denboraldi bukaeraraino luzatzeko aukera izango du klubak.
Queensen (New York) jaiotako 34 urteko hego-pibota (1979/11/06) NBA-an garatu du bere karrera osoa. Bertan mila partidu ofizial baino gehiago jokatu ditu. Bere azken taldea Los Angeles Clippers izan zen, non pasaden urtean jokatu zuen. Lehenago Miami Heats, Los Angeles Lakers eta Dallas Mavericks taldeetan jokatu zuen.
Odomen lorpenen artean NBA-ko bi eraztun eta Atenas 2004ko Joko Olimpikoetan lortutako brontzezko domin bat daude.