Gran Canariako hegaleko ohiak denboraldi amaierararte sinatu du eta gaur arratsaldean helduko da Gasteizera errekonozimendu medikua pasatzera.
Laboral Kutxa Baskoniak Ben Hansbrough (27 urte eta 1.91 metro) fitxatu du denboraldi amaierararte. Hegalekoa Espainian da eta arratsaldean helduko da Gasteizera errekonozimendu medikua pasatzera.
Hansbrough Misouriko Poplar Bluff Unibertsitatean formatu zen eta ondoren NCAA-ko Missisipi eta Notre Damme taldeetan jokatu zuen bost denboraldiz. 2011-12 denboraldian jokalariak Europara egin zuen salto, hasiera baten Municheko Bayernen Eurocupa jokatzeko eta ondoren Liga Adriatikoko Krka Novo Meston aritzeko. 2012-13 denboraldian Estatu Batuetara itzuli zen eta NBA-ko Indiana Pacersen jokatu zuen.
Ben Hansbroughek oso ondo ezagutzen du ACB Liga. Iaz Herbalife Gran Canarian jokatu zuen eta bataz beste 11.4 puntu, 2.1 errebote eta 2.3 asistentzia lortu zituen. Aurten aldiz, fitxaketa baskonistak Estatu Batuetako garapen ligan jokatu du, Grand Rapids Driven hain zuzen -Detroit Pistonsen talde filiala-.
Hansbrough gaur arratsaldean helduko da Gasteizera eta errekonozimendu medikua pasako du.