Entitate finantzarioak eta talde baskonistak urte betez berritu dute haien konpromisoa eta zazpi urte beteko dituzte elkarrekin
Saski Baskoniak eta LABORAL Kutxak patrozinio akordioa sinatu dute. Gauzak horrela, entitate finantzarioak Baskoniaren babesle nagusia izaten jarraituko du 2015-2016 denboraldian.
Akordio honi esker, Baskoniak goi mailan lehiatzen jarraitzeko aukera izango du. Gauzak horrela, LABORAL Kutxaren marka saskibaloi klub erreferente baten egongo da presente. Kontratu honen bitartez, lehen taldea LABORAL Kutxa deitzen jarraituko da 2016ko ekainak 30arte.
Gainera, 5+11 Fundazioko ohorezko kideetako bat izaten jarraituko du LABORAL Kutxak. Konpromiso sozial honen bidez, bizitza osasuntsua, esfortzua edo talde lana bezalako baloreen sustapenean lan egiten jarraituko dute bi entitateek.
Urte bete gehiagoz, kirolezko proiektua zein proiektu soziala babestuz, LABORAL Kutxaren konpromisoa eskertu nahi du Saski Baskoniak.
Berritze honen bitartez, Saski Baskoniak bere babesle programa indartuko du.