Fitxaketa berria liga frantziarretik dator eta bihar helduko da Gasteizera taldekideekin batera lanean hasteko.
Laboral Kutxa Baskoniak Darius Adams base estatubatuarra (1.86 metro eta 25 urte) fitxatu du denboraldi amaierararte. Adams SLUC Nancy talde frantziarretik dator eta aurtengo denboraldian 18.2 puntu, 3.7 asistentzia eta 3.5 erreboteko bataz bestea lortu du.
Fitxaketa baskonistak Ilinoiseko Unibertsitatean, Venezuelan eta liga ukraniarrean jokatu izan du. Ondoren, Eisbären Bremerhaven talde alemaniarrean jokatu zuen eta 2014 denboraldian BBL liga alemaniarreko eraso jokalari onena izendatu zuten.
Ibon Navarro entrenatzaile baskonistak fitxaketa berria baloratu du, “talentu handiko jokalaria da, pase kapazitate handia du eta defentsa lanerako beso-luzaera garrantzitsua du. Gainera, Eurocup izugarria egin du SLUC Nancyrekin”.
Adams bihar helduko da Gasteizera errekonozimendu medikua pasatzera.