Jokalaria asteartean helduko da Gasteizera errekonozimendu medikua pasa eta taldekideekin batera entrenatzera.
Laboral Kutxa Baskoniak bere barne jokoa sendotu du Darko Planinic pibotaren fitxaketarekin. 24 urteko jokalariak (1990ko azaroak 22) 2.11 metroko altuera du eta Buducnosten jokatu zuen iaz. Eurocupean 10.1 puntu eta 3.6 erreboteko bataz bestekoa lortu zuen; Liga Adriatikoan aldiz, 9 puntu eta 3.7 errebotekoa.
Mostarren jaiotako pibota KK Siroki Brijegen oinarrizko taldeetan formatu zen 2008tik 2012ra. Jokalari gaztea izan arren, esperientzia handia du Euroleaguean (Maccabi Tel Aviven jokatu izan du) eta Eurocupean -Cibona Zagreben eta Buducnosten aritu da-.
Darko Planinicen fitxaketarekin Baskoniak pibot klasiko, gogor eta esperientziadun bat fitxatu du. Anosike eta Ilimane Diopekin batera, jokalari kroaziarrak Laboral Kutxaren barne jokoa osatuko du.
Jokalaria asteartean helduko da Gasteizera errekonozimendu medikua pasatzera. Ondoren, ofizialki izango da aurkeztua Laboral Kutxa Baskoniako jokalari bezala.