A.P.A SOS-ekin elkarlanean, jokalari baskonistek katu eta txakurrekin posatu dute egutegi solidario batean
5+11 Fundazioak errespontsabilitate sozialarekin hartutako konpromisoaz lan egiten jarraitzen du. Babes, difusio eta sentsibilizazio akzio desberdinak martxan jartzeko helburuaz, 5+11 Fundazioak buru-belarri dihardu lanean.
Hori dela eta, lehen taldeko jokalariek aktibitate berri bat burutu dute, oraingoan A.P.A SOS Vitoria asoziazioarekin elkarlanean -animalien ongizatea helburutzat duen irabazi-asmorik gabeko asoziazioa-. Egoera txarrean bizi izan diren animaliek etxe duin bat izan dezaten egiten du lan asoziazio gasteiztarrak.
Aukera baten bila dabiltzan katu eta txakurrekin batera, Fernando San Emeterio, Colton Iverson, Thomas Heurtel, Tornike Shengelia, Davis Bertans, Fabien Causeur eta Doron Perkins egutegi solidario baten agertuko dira.
Animalia babesteko elkarteak bi arlotan egiten du lan. Batetik, animaliei jabeak bilatzeko asmoz, Gasteizko txakurtegian animaliak batzen dituzte. Bestetik, egoera txarrean dauden animaliei harrera-etxeak bilatzen dizkiete.
Pilar Garcia, Ekia Estudios-eko argazkilaria, izan zen egutegiko argazkiak ateratzeko arduraduna. “Beste hainbat aldiz gertatu izan den bezala, A.P.A SOS elkartearekin kolaboratzeko aukera suertatu zen. Lortutako diru guztia asoziazioak lanean jarrai dezan erabiltzen da”.
Nabargarria
Egutegia salmenta puntu desberdinetan egongo da eskuragarri 5 eurogatik:
http://imagizer.imageshack.us/a/img401/5435/drjx.jpg
[flickr_set id=”72157648513766642″]