Zigortua izan ostean eta klubak aurkeztutako helegiteak onartuak izan ez direnez, Dani Diezek ez ditu Endesa Ligako 23 eta 24. jardunaldiak jokatuko.
Cazoo Baskoniaren eta Coviran Granadaren arteko Endesa Ligako 21. jardunaldian gertaturiko gertakariaren ondoren, txapelketako epaile nagusiak, honako ebazpen hau plazaratu zuen pasaden martxoaren 14ean, asteartea:
- Bi partidako zigorra Daniel Diezentzat (Cazoo Baskonia) falta arin bat egiteagatik
- Bi partidako zigorra Lluis Costarentzat (Coviran Granada) falta arin bat egiteagatik
Ebazpen honen ondoren, Saski Baskoniak helegitea aurkeztu zuen pasaden martxoaren 15ean, asteazkena, Espainiako Saskibaloiko Federazioaren Apelazio Batzordean, baina Daniel Diezentzat eskatutako kautelazko neurriak ukatuak izan ziren.
Ezezkoaren ostean, atzo (Martxoak 17, ostirala), Saski Baskoniak Kirol Arbitrajeko Auzitegira jo zuen. Helegitea ez da onartu eta horren ondorioz, jokalari madrildarrak bi partidako zigorra bete beharko du Endesa Ligan.