Gasteizko klubak bere historia izan du oinarri 2020-21 denboraldiko ekipazioak diseinatzeko unean.
TD Systems Baskoniak datorren denboraldian pentsatzen du jada eta 2020-21 denboraldiko hiru ekipazioak aurkeztu ditu. Irailean Endesa Superkoparekin estreinatuko diren ekipazio berriek Baskoniaren esentzia berreskuratzen dute Baskonia nortasuna piztuz.
Une honetatik aurrera, uniforme berriak Baskonia-Alaves Experience Store dendan ikusi daitezke. Gainera, aurre-erosketak egin daitezke ekipazio berriak erreserbatuta utziz.
Klubaren fundazio urtea, 1959 alegia, hiru diseinuetan egongo da presente historiako ikur nagusietako bat bezala. Hiru kamisetak %100 poliesterrekoak dira, lepoak V forman dituzte, eta oso transpiragarriak eta erosoak dira. Gainera, Ikurrina presente egongo da hiru ekipazioen atzeko partean.
Nortasun gorri-urdina lehen ekipazioan
Baskonia Nortasunez beteta dator lehen elastiko gorri-urdina. Gauzak horrela, 2020-21 denboraldiko TD Systems Baskoniaren lehen ekipazioak kolore klasikoenak erakutsiko ditu. Kolore gorri-urdinek ez dute inoiz huts egiten klubaren nortasunaren parte baitira, eta hala izaten jarraituko dute hurrengo denboraldian.
Zaleek jada lehen ekipazioa aurre-erosi dezakete haien erreserba eginda utziz. Elastiko berria abuztuak 15etik aurrera egongo da eskuragarri.
Zuria zertzelada gorri-urdinekin bigarren elastikoan
Bigarren ekipazioan ere diseinu klasikoen alde egin da apustu. Elastiko berrian zuria da kolore nagusia, baina sorbaldetan eta lateraletan kolore gorri-urdinak erabili dira. Diseinu berri honen bitartez, 2004ko Macijauskasen talde mitikoari omenaldi txikia egin zaio.
Gasteizko taldearen bigarren elastikoa SALGAI dago jada online dendan, eta datozen egunetan General Alava Kaleko dendan egongo da eskuragarri.
Ikurrinaren koloreak Europara itzuliko dira
Arabako taldeak 70eko hamarkadan zuen elastiko mitikoari keinu eginez, TD Systems Baskoniaren hirugarren ekipazioan berdea da nagusi. Elastiko berri honekin Baskoniak Ikurrinaren koloreak jantziko ditu Europa osotik zehar.
Baskoniazaleek hirugarren ekipazioa ere aurre-erosi dezakete haien erreserba eginez. Gutxi gorabehera, abuztuaren 15etik aurrera Baskonia Alaves Experience Store dendan batu ahalko da elastiko berria.
Kutsu klasikoa duten hiru ekipazio hauekin, datorren denboraldian TD Systems Baskoniak Europako saskibaloi talde onenei egingo die aurre Endesa Ligako txapeldun titulua defendatuz.